Skip to main content

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Herriko plazan larunbatez eta asteartean ikastolan bertan, denok elkarrekin Euskararen Eguna gogora ekarri genuen

Ikasleak jaialdian

Abenduaren 3ak duen berezitasunari, Euskararen Nazioarteko Egunari alegia,  tartea eman diogu Ikastolan. Larunbata arratsaldez herriko plazan gure Euskara Batzordekoek lagunduta, Udalak aurrera eraman zuen festan parte hartu genuen. Bertan txikitxoentzako jolasak aurrera eraman genituen.

Asteartean berriz, egun berean manifestua irakurri, koreografiak dantzatu eta arratsaldean ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin jaialdian parte hartu genuen. Abestiek, musika emanaldiek, antzerkiak, bertsoek eta gonbidatu bereziari eginiko elkarrizketak bere tokia izan zuten. ikasturte honetan Garazi Otaegi, Neomak taldeko partaidea izan genuen bisitari.

Ez ahaztu Euskararen Eguna abenduaren 3a dela baina euskarari gainontzeko egunetan tokia ere egin behar zaiola.

Eskerrik asko antolaketan aritutako ikasle ta irakasleei!

Argazkiak hemen

 

 

 

 

Kategoriak

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan