Skip to main content

Ikastolaren Ohiko Batzarra

Abenduaren 10ean, Lizarbakar gelan, 19:00etan Ohiko Batzarra izango da.

Ikastolaren logoa

Aurrekoan jakinarazi genizuen bezala, datorren abenduaren 10ean, asteartean, Anoetako Herri Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutuko dugu, iluntzeko 18:00etan lehen deialdian, 18:30 bigarren deialdian eta 19:00ean hirugarrenean.

Hauek dira Ohiko Batzar Orokorrean landuko diren gaiak:

1.    Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Orokor honetako akta onetsi eta sina dezaten, batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan.

2.    Aurreko Batzarraren aktaren onarpena.

3.    23-24  ikasturtea:

3.1.  Txosten ekonomikoa

3.2.  Batzordeetako memoria

4.    24-25  ikasturtea: 

4.1.  Urteko Plana

4.2.  Aurrekontuen proposamena

5.    Guraso Ordezkari hautaketarako prozesuaren proposamena.

6.    Galde-erantzunak

Batzarkide guztien bertaratzea eta parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Gure artean izango zaretelakoan, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

                                                                                     

 

LEHENDAKARIA                                                              ZUZENDARIA

 

Mikel Ayerbe                                                                        Oihana Gómez

 

                                                                                                                                          

Oihana Gómez Sarriegi
     

Kategoriak

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan