Skip to main content

Giza Eskubideen urraketen aurrean kontzientziazio lanketa egin dute DBH1ekoek

Hainbat kideren zuzeneko testigantzak entzun zituzten Auditoriumean aurreko ostiralean

pertsonen zuzeneko esperientziak

DBH-1eko gure ikasleak BAT saioetan (Tutoretza) Giza Eskubideen inguruko lanketa egiten ari dira: Giza Eskubideen Aitortza Unibertsala ezagutu; hainbat Giza Eskubide ulertu; mundu mailan, zein gure inguruan, ematen diren Giza Eskubideen urraketak, injustizia egoerak… identifikatu.

Horren harira, Ana Arsuaga (Verde Prato), Lierni Altuna eta Ibon Aginagaren bisita izan dute. Beren testigantzak entzun eta beraiekin solasean aritu ondoren, ikasle bakoitzak bere hausnarketa, gustuko ideiak, atentzioa emandako bizipen, emozio, sentipen … biltzeko aukera izan du. 

Orain, injustizia egoera horien aurrean beraien konpromisoa hartzea geratzen zaie. Norbanakoak zein taldeak Giza Eskubideen urraketen inguruan kontzientzia pizteko zer egin dezaketen zehaztu eta gauzatzea, hain zuzen ere.

 

Kategoriak

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan