Skip to main content

Anoetako kontsumo ohitura eta jokabide desegokiak landu dituzte LH5eko ikasleek

Auzotik munduari PrOIari itxiera emateko auzolana gauzatu dute Plazako bazterrak garbitzen

LH5ekoak Anoeta plaza txukuntzeko prest

Aste honetako astelehenean, hilak 11, LH5 mailako ikasleek Auzotik munduari PrOIari itxiera emateko auzolana gauzatu dute. Bertan, udaleko brigadakoen laguntzaz, plaza, parkea eta frontoia garbitzen aritu dira. Ekimenaren bidez, beren ekarpena egin nahi izan diote Anoetako herriari, eta horrez gain, gure kontsumo ohiturek eta jokabide desegokiek inguru naturalean eragiten dituzten kalteen inguruko kontzientzia piztu zaie. PrOIari amaiera emateko, herriko plazan ikusi duten hori gelaz gela aurkeztuko dute eta denei beren aletxoa jartzeko eskatuko zaie hondakinen kudeaketan.

Kategoriak

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan