Skip to main content

Hiri eta Komunitate jasangarriak izeneko 11. helburuaren lanketa Agenda 30ean

Anoetako Udalarekin batera, gure Eskola Agenda 30 propioari ekiten jarraitzen diogu

11. Herri eta komunitate jasangarriak

Eskola Agenda 2030 programak ingurumenaren aldeko zaintza eta konpromisoa garatzen lagunduko digu.2024-2026 arteko ikasturteetan Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 18 helburuetatik, 11. helburua den: HIRI eta KOMUNITATE JASANGARRIAK lantzen ari gara.


Garapen Iraunkorreko Helburuen lanketarako ikastetxe bakoitzak Eskola Agenda 2030 propioa du. Horrez gain, herriko Tokiko Agenda 2030ean parte hartzen dugunez Anoetako Udalarekin elkarlanean aritzen gara. Aurtengo ikasturtean, helburuaren inguruko sentsibilizazioa eta, Anoetako herri zein ikastolako diagnostikoa egitea egokituko zaigu. Eta bigarren ikasturtean berriz, diagnostiko horretatik lehentasunak identifikatu eta horiei erantzuteko esku hartze plana gauzatzea.


Prozesu guztian zehar ikasleak izaten dira protagonistak.

Hemen bideoa

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.