Skip to main content

Ikastolaren Eguna, ospakizun bikaina izan genuen igandean

Ikastola komunitate zabala eta anitza dela ospatzeko festa alaia izan genuen Anoetako herrian

Ikasleak photocall-ean

Atzoko egunez, hilak 16, Anoetako Herri Ikastolako Eguna arrakastatsua ospatu genuen. Egunean zehar aktibitate eta jardure ezberdinak aurrera eraman ziren:09:00etan ibilaldi neurtua, ikasle txikien kalejira eta dantza emanaldia, ikasleen eskulanen erakusketa eta DBH4koen agurra eta jokuak. Denok elkarrekin herriko frontoian bazkaldu eta arratsaldean bingo, sari banaketak, aurpegi marrazketak, umeentzako jolasek eta koreografiek hartu zuten bere lekua. Giro ederrean eta Ikastola garen guztion parte hartzearekin beste urte batez ekin genion festari. Lerro hauetatik eskerrik beroenak lanean aritutako guztioi. 

Argazkiak hemen

 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .