Gure ikasleek Hondarribi, Beizama eta Arantzazuko parajeak ezagutu zituzten
LH1 eta LH2ko ikasleak Hondarribin izan ziren bi egunez. Lehenengoan Hondarribiko alde zaharra eta herria ezagutu ondoren, itsasontzian ibili ziren. Bigarren egunean, Hondarribiko hondartzan jolasean aritu ziren. Bazkaltzeko orduan aterpetxera gerturatu eta bertako eremuan dinamika ezberdinak aurrera eraman zituzten. Hondarribiko herriaz gozatzeaz gain, itsasontzian ibiltzeko aukera ere izan zuten.
Leku zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten Beizaman LH 3 eta 4ko ikasleak. Bertako eremua ezagutzeaz gain, Beizamako aterpetxeko hiru monitoreek ekintza desberdinak antolatu zizkiguten. Hasieran baratzetik ibili ginen bertako barazkiak eta frutak ezagutzen. Bestalde Kepa ezagutzeko aukera izan genuen, inguruko baserri bateko astoa! Bigarren egunean, aldiz, sukaldean sartu eta ogia nola egiten den ikasi genuen. Irteerari amaiera emateko jolas desberdinetan aritu ginen denon artean eta bukaera borobila eman genion!
LH5-6 mailako ikasleek ikasturte amaierako bidaia izan zuten. Irteera Arantzazuko aterpetxera egin zuten eta bide batez inguruaz eta bertako ondareaz gozatzeko parada izan zuten. Lehen egunean, Iturrigorriko basoa eta bere sekretuak ezagutu zituzten eta arratsaldean, orientazio jolasak praktikatu. Egunari, gitarra eskuan, gaubela eder batekin eman zioten amaiera Arantzazuko basilikaren atarian. Bigarren egunean, Arrikrutzeko kobak bisitatu zituzten. Lurpeko sekretuak ezagutu eta estalaktita eta estalagmita artean ibili ziren gure ikasleak. Eguraldia lagun, irteera paregabea izan zuten.
Argazkiak hemen