Skip to main content

Bertso saio aparta gure LH5/6ko ikasleen eskutik

Ikasturtean zehar gogoz landutako bertso mundua erakusteko parada izan dute

Ikasleak bertsotan

Asteazken arratsalde honetan, bertso saioa ospatu dute, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek. Ikasturte osoan zehar, Amaia Agirre bertsolariaren gidaritzapean, ordubetez aritu dira astero-astero hutsik egin gabe. Jolasen eta kantuen bidez, bertso mundua ezagutu eta zaletasuna pizteko aukera paregabea izan dute.

Arratsaldeko saio honetan,bat-batean aritu dira mikro aurrean eta urtean zehar ikasitakoa demostratzeko aukera izan dute. Txukun aritu dira gure ikasleak. Ea animatu eta laister plazetan ikusten ditugun kantari!

Kategoriak

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira