Skip to main content

Tolosaldeko Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko aukera

DBH4ko ikasleak Triangulo plazan jarritako stand ezberdinetatik pasa dira ikasketen azalpen zehatzak jaso ahal izateko

azokaren kartela

Aste honetan, hilak 15 eta 16,  antolatu den Tolosaldeko Lanbide Heziketa Azokan gure DBH4ko ikasleek parte hartu dute. Ostiral goizean bertaratu dira eta Tolosaldeko Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak, Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak eta PeƱascal Kooperatibak eskaintzen dituzten ikasketen berri modu zuzenean jakiteko aukera ezinhobea izan dute. 

Tolosan antolatzen diren azoken artean, hitzordu edo topagune garrantzitsu bihurtu da. Tolosako Trianguloan egiten den azokarekin beraz, Lanbide Heziketaren arloan egiten den eskaintza herri mailan zabalduko dute. Gaur, Tolosa, Amasa-Villabona, Ibarra, Alegia, Anoeta, Leitza eta Andoaingo ikasleak gerturatu dira. Larunbatean, berriz, herritar orok izango du aukera azokara bertaratu eta eskaintza ezagutzeko.

 

 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .