Skip to main content

Julen Gabiria idazlea eta itzultzailearen bisita izan dute DBH1ekoek

Coraline liburua aitzakitzat hartuta, DBH1koek Idazleak Eskoletan programaren barruan parte hartu dute

Julen Gabiria ikasleekin solasaldian

DBH1ko ikasleek Coraline liburua irakurri eta gero, martxoaren 11an itzulpena idatzi zuen idazlea, Julen Gabiria, Ikastolara etorri da. Idazleak Eskoletan programak idazleen bisitak baliatzeko aukera ematen digunez, ikasleek aukera ezin hobea izan dute berarekin liburuaz, itzulpengintzaz eta egilearen lanbideaz hitz egiteko. 

Ikasleek esku artean Hizki-Marrazkirako baliagarriak izan daitezkeen gaiak ere jorratu dituzte, hain zuzen ere, sormenarena.

Juleni bere azalpenak eta emandako jarraibidengatik, gure eskerrak eman nahi dizkiogu. 

Kategoriak

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira