Skip to main content

LH2ko ikasleek Albaolari bisita egin diote

Boga-boga marinela gaiarekin lotutako bisita Pasaian gauzatu dute

Ikasleak Pasaiako Albaolan

LH2ko ikasleek Txanelako Boga-boga marinela gaiari amaiera emateko Pasaiako Itsas Kultur Faktoria bisitatu dute. Bertan, Irurako lagunekin batera, museoa bisitatu eta balearen tailerra egin ahal izan dugu. Euskal Herriko itsas kultura eta bere ondarea gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Ba al zenekiten bertan XVI.mendeko San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen ari direla? 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko