Skip to main content

Bully Dance dokumentala ikusi dute LH3-6 bitartekoek

Jazarpenaren aurkako ekimena dinamizatu dute DBH2ko ikasleek

ikasleak lanketa burutzen

 

 

KiVa ikastola izanik eskola jazarpenaren prebentzioan lanketa anitzak egiten ditugu ikasturtertean zehar. Oraingoan Bully Dance dokumentalaren lanketa gauzatu dute ikasleek. Gainera, DBH 2ko ikasleak LH3, LH4, LH 5 eta LH6ko ikasleen gidari izan dira.

Bully Dance marrazki-film laburra da (10), UNICEFek eta National Film Board of Canadak ekoitzia. Tratu txarren jokabideak eta biktimizazio-prozesua identifikatzen ditu. Ez dago hitzik eta mezua argi eta garbi iristen zaio ikusleari. Bisualki interesgarria da eta soinu-banda erritmikoa eta egokia da. Helburua gelan eztabaida piztea da.

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .