Skip to main content

Ikastolan, Sahararako jana eta produktu higienikoen bilketaren epea luzatuko da

Datorren asteko asteazkenera arte aukera izango duzue Ikastolako kideok zuen aportazioak egiteko

Saharara jonago diren autobus baten irudia

Saharan bizi diren biztanleentzako janari bilketaren epea luzatzea erabaki da. Prestatuko kaxak egunero bete eta biltegian jaso behar dira, tokia egiteko. Familia asko dira Ikastolaren borobilean sartu eta bere aportazioa egiten dutenak. Hurrengo astea motza denez, Inauterien hasiera bitarte oraindik ere aukera duzue zuen laguntza Ikastolan bertan uzteko. Pasta, lekaleak, arroza, atuna, ... latak, konpresak, pardelak eta eskolarako materiala biltzea da helburua. 

Aldez aurretik eskerrik asko denoi!!!

Kategoriak

Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira