Skip to main content

Igandean natura ernaberrituko dugu kopla zaharrez eta makila hotsez

Aspaldiko tradizioa da Ikastolako partaide guztiok asteburu honetan ospatzera goazena. Astean zehar entsaiuak eraman ditugu aurrera

Ikastolan Santa Ageda entsaiua

Makila eskuan hartuta, Santa Ageda egunaren bezperan, otsailaren 4an, euskal ohitura dugu kantu-eskean ateratzea. Naturaren ernaberritzea ospatzen du, hain zuzen ere, aspaldiko tradizio horrek. Lurra kolpatuz, izadia esnatzea dugu helburu. 

Historiak dio siziliarra zela Ageda. Quinciano gobernadorearekin ezkontzeko proposamenari uko egin, eta kartzelaratu eta torturatu egin zuten. Bularrak moztu omen zizkioten, eta 21 urte zituela hil zen. Europako mendebaldean izan zen lehenengo birjina martiria da kristauentzat Santa Ageda edo Agate Deuna. Istorioak hunkituta-edo, indarrez sartu zen haren irudia Euskal Herrian. Batzuek diote itsasgizonek ekarri zutela. Badira, bestalde, neguko solstizioarekin eta Inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin lotzen dutenak. Hortik dator, bada, lurra iratzartzeko erritoaren jatorria. Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Kategoriak

Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.

Bizikidetza
LH eta DBHko ikasle eta irakasleek, ikasturteari gogotsu heltzeko, denen arteko harremanak sendotzeko dinamikak eta irteerak burutu ditugu
Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.