Skip to main content

Aiz-Orratz Elkarteak antolatutako marrazki-lehiaketan parte hartu dugu

Ikastola, gure ikasleek sortutako marrazkiekin,  aurtengo Inauteriak festarako giroa sortzen hasia da

Ikasle batzuk egindako marrazkiak

Aste honetan gure ikasleek Aiz-Orratz Elkarteak antolatzen duen marrazki - lehikaketarako marrazkiak egin eta margotze lanak bukatu dituzte. Epaimahikideen eskutara pasako dira eta datorren astean Tolosaladeko ikastetxeetako partaide guztien artean saridunak zeintzuk izan diren jakingo da. HH eta LHko ikasleek 4 kategoritan banatuta hartu dute parte. Otsailaren 3an burutuko den Haur Jaialdian bukaera emango zaio, irabazleak sarituz.

Anoetako Herri Ikastolan Inauterien usaina nabari da, lehiaketa honi Jailadiaren prestakuntza gehitzen baitiogu.

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .