Skip to main content

Bota punttua! unitateari bukeara eman diote LH6koek

Ostiral arratsaldez eskainitako emankizunean bertso sena erakutsi digute gure gazteek

Bertso saioan parte hartu dituzten ikasleak

LH6ko ikasleek, EKI proiektuko Euskarako Bota punttua! gaiari bukaera emateko bertso emanaldia eskaini diete beraien familiako kideei. Ikasturtean zehar eginiko eta ikasitako bertsoak plazaratzeko garaia izan da, eta Gabonen inguruko gaiaren bueltan aritu dira kantatzen. Ahozkotasuna eta hain gurea den kultura adierazpena landuta, besteen artean, komunikatzeko konpetentzia modu ludiko eta atseginean praktikatzeko aukera ezinhobea izan dute. Eskerrik asko bertsolariei eta bertaratu zareten guztioi.

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .