Skip to main content

10 urte bete-bete leloarekin dator aurten udazkeneko Errigorra kanpaina

Urriaren 20tik azaroaren 9ra eskaerak egiteko aukera izango dugu

Saskia

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari den herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek.

Udazkenetako kanpaina da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialde-ko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eraman nahi ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere.

Saskia  50€ : 5 produktu tipikoak denetan izango dira (zainzuriak, piperrak orburuak gozo bat eta ardoa) gainontzeko 4 produktuak desberdinak eta sorpresazkoak. Aurtengo kanpainaren eskaerak on-line egin behar dira, esteka honi jarraituz  https://www.errigora.eus/kanpaina/euskarari-puzka-2023  . Eskaera egiterakoan, Anoetako Herri Ikastola aukeratu ezazu banaketa-gune gisa.

Kategoriak

Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz
Ekintza
Ikasturte bukaera honetan, HHkoek eguraldia lagun izan dutela, aukera ezinhobea izan dute ur jolasetan aritzeko