Skip to main content

Ttipi-ttapa kanpainan gure ikasleek parte hartuko dute

DBH3ko ikasleek, txandaka, gure aiton-amonen arteko  harremanetan eta ariketa fisikoan eragiten saiatuko dira

DBH3ko ikasleek laguntza eskaintzen

Hirrugarrengo urtez segidan, Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleek Ttipi-ttapa egitasmoari ekin diote. Anoetako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa da eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutzen da. Ariketa fisikoan eta harremanetan sendotzea du helburu. Horretarako, herrian zehar ibilaldiak antolatzen dira eta, amaieran, hamaiketakoa eskaintzen da.

Gure DBHko ikasleek txandaka hartuko dute parte hilean behin. Aste honetan izan da lehenengo saioa.

Udaletik ekimen honetan parte hartzeko gonbidapenari erantzunez, gure ikasleek  ondoko aktibitateak egingo dituzte:

  1. Ingurukoekin kanpaina egin. Beraien gertuko adinekoak (aiton-amonak, izeba-osabak, bizilagunak…) ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte.

  2. Ibilaldian zehar lagundu. Behar duenari besoa eskaini, arrisku puntuaz (koxkak, zuloak) ohartarazi, solasa sustatu, zehaztutako ibilbidea gogorarazi, ...

  3. Hamaiketakoa zerbitzatzen lagundu.

Herriarekin lankidetza eta gizartearekin konpromisoari erantzun nahian, gure ikasleentzako esperientzia aberatsa izatea espero dugu.

 

Kategoriak

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute