Skip to main content

Probentzioa ikasturte hasieran

Ikastolaren  2023-2024 ikasturtearen hasierari begirada goxo eta atseginez ekin diogu. 

LH2ko ikaslean Probentzioa lantzen Ikastolako zelaian

2023-2024ko Ikasturteari hasiera emateko asmoz LH eta DBH etapetan Probentzio dinamika ezberdinekin  hasi gara.

LHko etapan,  osteguneko eta ostiraleko bi goizetan Probentzio egunez gain, irailaren 15ean LH-ko gela bakoitzak Anoetako inguru ezberdinetara irteeratxoa burutuko du, ikaskideen artan harremanak eta loturak sendotzeko helburuarekin.  

DBH etapan, aste honetan  Ikastolan talde kohesio dinamikek tokia hartu ez ezik, ostiralean Tolosa, Alkiza, Villabonara eta Hernialdera joan dira etapa bakoitzeko maila ezberdinetako ikasleak. 

Ikaskide eta irakasleen arteko harremanak sendotzeko helburua lortzeko asmoz aritu gara. Ea ikasturtean zehar nabari den!!!

Kategoriak

Irteera
Ostiralean, LH1eko ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia museoan izan dira. Museoa bisitatzeaz gain bi tailerretan ere parte hartu dute.
Irteera
Astearte arratsaldez gure ikasle ohien bisita izan dute, beraien esperientzia akademiokoak azalduz eta Donostiako Gela Hezkuntza Azokari ere bisita egin diote
Elkarlana
Martxoaren 18tik 20ra bitartean, Anoetako Herri Ikastolako Pedagogia eta Zuzendaritza Taldeko hainbat kidek Madrilera bisita pedagogikoa egin dute