Skip to main content

Aurtengo Hizki-Marrazki Lehiaketari bukaera eman diogu

Modu batez edo bestez, Ikastolako ikasle guztiek hartu dute parte

Sarituekin ateratako argazkia

Gaur goizean aurtengo Hizki-Marrazki kontakizun marraztuen lehiaketari bukaera eman diogu Ikastolako borobilean eta auditorioan burutu diren ekitaldien bidez.

HH eta LH1eko ikasleek aukera izan dute lauzpabost ipuin marraztuak entzuteko, Iñaki Martiarena (Mattin)  ilustratzaile eta Mari García ipuin kontalariaren eskutik.

LH2tik DBH4ra bitartekoentzat, aldiz, geletan sortutako kontakizun marraztuen sari banaketa egin dugu ikastolako borobilean. Kategoria ezberdinetan saridunak (lehenengo eta bigarrenak) izan diren kontakizunen egileak omendu ditugu.

Horrez gain, DBH1eko lan baten irakurketa kontalariak egin du eta bitartean, marrazkilariak ipuiak iradokitutakoa islatu du hormirudi batean.

Lehiaketa antolatu eta bultzatzen dugun Anoetako Udala eta Anoetako Herri Ikastolaren izenean gure eskerrik beroenak bertan parte hartu duzuen ikasle guztiei. Banatutako liburuxkan aukera paregabea izango duze lan txukunen kontakizunak irakurtzeko. Eskerrik asko!!!

 

Kategoriak

Ekintza
DBH 2ko ikasleek lehen sektorea bertatik bertara ezagutu dute eta baserri-lanak, zehazki, Artamugarri elkarteko Uxue Amonarrizen eskutik
Ekintza
DBHko ikasgeletan Asmoz Fundazioko kideak izan dira gurean, IKT menperatuz saioa aurrera eramaten
Ekintza
DBHko ikasleei Irurako Gaztelekuko arduraduna etorri zaie bisitan, bertako eskaintza erakutsi eta izen-emateko jarraibideak argitzeko asmoz