Skip to main content

Nekazal programaren barruan aritu dira gure ikasleak

Xomorro taldeak gidatuta, DBH3-4ko Baratzeko Tailerreko ikasleek dinamika ezberdinak aurrera eraman dituzte

Baratza Tailerrekoak negutegian lanketa egiten

Urteak dira Anoetako Herri Ikastola Nekazal Kultura eskoletara proiektuan murgildurik dagoena.

Horren harira, astelehenean, DBH3 eta 4ko Baratze Tailerreko taldeak, hezkuntza agroekologikoan aditua den Xomorro taldearen eskutik, hazien inguruko tailerra burutu zuen. Bertan hazien garrantzia eta hazien identifikazioa landu zituzten.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko