Skip to main content

"Maleta ibiltaria" Anoetako Herri Ikastolara iritsi da

Ugaldutako tokiko haziekin eta garatutako proiektuarekin egin dute ekarpena Baratze Tailerreko ikasleek

Maleta ibiltaria, tokiko haziak dituela

2015ean Landaolak, Cristina Enea Fundazioak eta Ingurugelak nekazal kultura eskoletara proiektua bultzatu zuen.

Proiektuaren helburu nagusienak:

  • Gipuzkoako ikastetxeetan nekazaritza, elikadura eta lurraldegaien inguruko hausnarketa sustatzea.
  • Gure herrietan oraindik ere kontserbatzen diren tokiko hazien barietateak bilatzea.
  • Horietako hazi batzuk eskola-baratzean ugaltzea.

Proiektu honen barruan, 2019az geroztik, Eskolen Arteko Hazi Sarea jarri zuten martxan, eskoletako baratzeetan ugaltzen diren tokiko haziak ezagutzera emateko, kontserbatzeko eta trukatzeko asmoz.

Anoetako Herri Ikastolako DBH 3-4 mailetako baratze tailerreko ikasleek hartzen dute
parte hazien sare horretan. Hori dela eta, ikasleek aste honetan gurera iritsi den Maleta ibiltaria osatzeko ardura hartu dute.

Maleta ibiltariaren helburua, ikasleek baratzean garatu dituzten hainbat esperientzia, ikaskuntza, proiektu eta ugaldutako tokiko hainbat hazi ere, sareko beste eskolekin partekatzea da.

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek