Skip to main content

LH2koak Donostiako Itsas Museoan izan dira

Itsas mundua gertuagotik ezagutzeko aukera ezinhobea

Itsas museora irteera

Ostegunean, hilak 23, LH2ko ikasle eta irakasleek Donostiarako irteera egin dute. Gelan landutako Euskal balea eta arrantzaren jakintzak ahalik eta gertuen jarraitzeko, Itsas Museoan eman dute goiza. 

Horrez gain, pirata eta kortsarioen istorioak ere ezagutu dituzte.

Eguraldia lagun izan ez arren, primeran pasa dute!

 

Kategoriak

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan