Skip to main content

San Tomas eguna denok elkarrekin ospatu dugu

Txistorra eta halal pintxoak banatu zituzten DBH4ko ikasleek

San Tomas eguneko ospakizuna

San Tomas eguna umore onez ospatu dugu Ikastolan abenduaren 21ean. DBH4ko ikasleek txistorra eta halal pintxoak gurean eta baita Irurako Ikastolan ere prestatu eta saldu dituzte. Horrez gain, Gabonetako musika eta buruhandiak ere izan ziren goizeko patioan. Eguraldiak ere lagundu zigunez, goiz polita pasa genuen denok batera giro onean.

Kategoriak

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan