800.000 euro jaso eta banatu dira zortzi proiekturi laguntzeko
800.000 euro jaso eta banatu dira zortzi proiekturi laguntzeko

Ikastola bakoitzak Elkartasun Kutxa honetarako bere ekarpena egiten du, eta ondoren, arazo ekonomikoak dituzten ikastolen artean banatzen da dirua. Anoetako Herri Ikastolak 6.037 euroko ekarpena egin du 2022 urtean, gainontzeko ikastolen ekarpenekin batuta 800.000 euro inguru bildu direlarik
Elkartasuna, eman eta jasotzen den altxor bat da. Eta itzultzen den altxor bat ere bai, jasotzen duenak aurrera ateratako proiektuen bitartez itzultzen baitigu denoi. 800.000 euroko elkartasun adierazpena egin zen atzo, beharra duten ikastolei laguntzeko eta inbertsio berriak sustatzeko.
Zortzi dira aurtengoan lagunduko diren Ikastolak:
- Senpereko Kolegioa
- Kanboko Ikastolen Etxea
- Tuterako Argia Ikastola
- Lodosako Ibaialde Ikastola
- Argantzon Ikastola
- Bastida Ikastola
- Bilboko Harrobia Ikastola
- Hernaniko Aratz Ikastola
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea duela hamar urte sortu zenetik, zazpi milioi eta erdi euro inguru banatu ditu, eta Elkartasun Kutxa sortu zenetik, 1992 hartatik, berriz, hemezortzi milioi eurotik gora.
Baina zenbakiez harago, Ikastolen Elkartearentzat funtsezko tresna da Elkartasun Kutxa, ikastola sarea indartu eta Euskal Herriaren errealitate administratibo edo hizkuntza paisaiagatik egoera larrienean egon daitezkeen ikastolei hauspoa emateko ezinbesteko tresna delako.