Skip to main content

Anoeta eta Irurako LH 5eko ikasleen kidetzea

Iruran elkartu dira bi ikastoletako gaztetxoak

Kidetzea Anoeta-Irura LH5

Azken bi ikasturteetako etenaren ondoren, Anoeta eta Irurako ikastolen arteko kidetzeak aktibatu ditugu berriz ere.

LH5eko ikasleek Iruran ospatu dute urriko lehen kidetzea eta bertara iristerakoan ikasleen artean urduritasuna nabaria zen. 

Lehendabizi, elkar topo egin ondoren agurtu eta elkar-ezagutzen hasteko ezagutza jolasak egin dituzte. Bi taldeetan banatu eta izenak ezagutzen hasteko bi jolas ezberdinetan aritu dira: "Globoaren jolasa" eta "Pistoleroaren jolasa".

Honen ondoren, "nor da nor?" dinamikan aritu dira: ikasle bakoitzak aldez aurretik ikastolan prestatutako deskribapenak banatu dituzte eta banaka hauek irakurtzen jardun dira borobilean jarrita. Irakurritakoaren arabera denon artean zeinen deskribapena zen asmatu behar zuten. 

Goizaren bigarren zatian berriz, hamaiketakoa jan ondoren, baloi eserian jolasean ibili gara. 

Lehenengo orudan elkartutakoan zituzten lotsa eta urduritasun puntuak azkar ahaztu dituzte eta goiz oso atsegin eta dibertigarria pasa dute LH5eko Irurako eta Anoetako Ikastoletako ikasleek. Irrikitan gelditu dira berriz ere Anoetan elkartzeko!!

   

  

Kategoriak

Irteera
Ondorengo ikasturteetan zein aukera izango duten azaldu eta xehetasunak emateko antolatzen den azoka dugu
Ekintza
Azkeneko asteetan landu duten OSASUNTUBER PrOIaren harira, elikasura osasuntsua izan dadin hainbat jarraibide eman dizkie
Bizikidetza
Mimo handiz prestatutako ekimenean, Marea urdina Elkarteari emango zaio bertan ateratako irabazia