Skip to main content

DBH4ko ikasleak Zumaiako flischetan

Biologia-Geologiako ikasle zaharrenek goiz pasa burutu zuten Zumaiako kostaldean

Zumaiako flischetan

Asteazkenean, urriak 5ean, DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleek Zumaian Flyscha ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita, Algorriko interpretazio zentruko gidaritzapean egin zen eta hainbat alderdi landu zituzten, besteak beste, Flyscha nola eratu zen, zein garrantzia duen eta zein fosil aurkitu diren. Eguraldi ederra egin zuen eta paisaia ikusgarriak bisitatzeko aukera izan zuten.

    

 

Kategoriak

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.