Skip to main content

Hizki-marrazki literatura eta ilustrazioen sari banaketa izan da

Ekainaren 10ean, ostiralean, egin dugu Hizki-Marrazki lehiaketaren sari banaketa eta egitarau oparoa izan dugu. Lehenik HH eta LHkoen txanda izan da. Auditorioan izan dira Kontu-Kantoi taldearen ipuin kontaketak entzuten.

Ondoren LH3tik DBH4ra bitartekoen sari banaketa izan da Ikastolan. Bertan, ipuin kontaketa ilustratua, Udal ordezkarien hitzak, sarituei zuzendutako galderak, etab. izan dira. Zenbait guraso ere hurbildu da ekitaldia zuzenean jarraitzera. 

Sarituen lanak biltzen dituzten liburuxkak ere banatu ditugu ikasleen artean. Argazkiak hemen

Zorionak guztiei!

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .