Astearte arratsaldean LH5eko ikasleek LH2ko ikasleei txokolate tailerra eskeini zieten. Bertan txokolatearen istorioa kontatu (power point baten bidez) , ezpainetako kakao egin (bakoitzarentzat ontzi txiki bat) eta ondoren Ikastolako aterpean hiru jolasetan aritu ziren elkarrekin:
1. Jolasa chocolate challenge (txokolate zati bat kopetan jarri eta ahora eraman behar zuten eskuak erabili gabe)
2- Clothes game (dadoak bota eta 6 ateratakoan, erdian zeuden jantziak soinean jarri ondoren , txokolatea zatitu labana eta xardexkarekin eta jan. Besteek bitartean jolasten jarraitzen zuten)
3- Whispers game (telefono jolasa) belarrira mezu bat eman.
Anoetako eta Irurako ikasle txikienek Ataungo San Gregorio auzoan dagoen errotari bisita eta taloak egin eta gero, jateko aukera paregabea ere izan dute