Skip to main content

Garapen jasangarriari denon arteko bultzada

Asteazken goizean Anoetako Herri Ikastolako Agenda 2030eko ordezkariak udalean bildu dira Garapen Jasangarriko Helburuen inguruan aritzeko. Bertan, ikasturtean herriko basoen inguruan egin dituzten lanketak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei eta zenbait konpromiso hartzeaz gain, proposamen ezberdinak ere luzatu dizkiete. Guzti horretan, Tolosaldeko Ingurumen Zentrokoen gidaritza izan dute.

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute