Skip to main content

Familia Zuzenbidearen formazioa jaso berri dugu

Urte dezente dira jada Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioak, KONFEKOOP-Irakaskuntzak  familia-zuzenbidea gaiaren inguruan formazio saioak eskaintzen dituela. Trebakuntza-saioetan jarraibide batzuk ematen zaizkie klaustrokidei ikasleen gurasoekin izaten diren harremanetan egoera edota arazo ezberdinei modu zuzenean aurre egiteko. Horretarako Santi Merino, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko abokatu aholkularia izan genuen gurekin.

 

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .