Skip to main content

"Liburu ibiltaria"n parte hartu dugu

Ikastolaz ikastola pasa den narrazioz beteriko liburua da. Libururaren hasiera Bilboko Abusu Ikastolakoek eman zioten, bertan ospatuko baita Ibilaldia,  eta astero-astero Ikastola batek hartu du liburua eta aurretik idatzitakoari jarraipena egin zaio. Gure kasuan, Laskorain Ikastola izan da gure aurrekoa.  Gelan, irakurketa landu, bolondres talde bat sortu eta istorioaren jarraipena eta dagokion marrazkia osatu dute DBH3ko ikasleek. Gure segidan Villabonako Zubimusu ikastolak hartuko du Liburu ibiltaria eta Nafarroa Oinez antolatzen duen Tafallako Ikastolak bukaera emango dio. 

Ekimen honekin, Euskal Herriko ikaslen arteko elkarlana sustatu nahi dugu, ikasleak euskararen baitan murgilduz.  

Jarraitu hemen Liburu Ibiltaria ekimena.

 

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .