Skip to main content

22. KORRIKA jaia ospatu dugu Ikastolan eta herrian

10:00aldera Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle prest jarri gara noiz azalduko KORRIKAren furgoneta, euskararen aldeko ekimenarekin denok bat egiteko. Aste honetan, geletan modu batez edo besteaz KORRIKA jaia landu dugu: lekukoaren ibilbidea egunero jarraitu, kantak entzun, aurtengo bideklipa ikusi, petoak margotu, kahoot-ean jolastu, ... Denok gogotsu hartu dugu aurtengo 22. edizioa aurreko urtean ezin izan baitzen posible izan. Gure Euskara Elkarteko ikasle batzuk izan dira era lekukoa eramateko zati batez.

Argazkiak hemen

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .