Skip to main content

IRRIBARRA INFINITU ekimenaren partaide gure ikasleak

Ibarrako Ikastolak aurten antolatuko duen KILOMETROAK 2022 festaren barruan ekimen berri bat jarri du martxan INFINITU IRRIBARRA izenekoa. Tolosaldean, Euskal Herrian eta munduan zehar Euskara eta Euskal Herriaren aldeko irribarreak biltzea du helburu. Aplikazio bati esker, argazki eta mezuen bidez euskararen presentzia munduan zehar kokatzen / lekutzen saiatzen da.

Astean zehar Ikastolako ikasle eta langileen irribarrak argazkitan bildu eta munduko irribarren mapa osatzeko gure aletxoa jarri dugu. Hemen duzue Infinitu Irribarren mapa ikusteko lotura  .

Anima zaitezte eta gehitu zuen irribarra mapara!

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .