Skip to main content

Gure ikasle txikientzako material berria

Gabonetan antolatutako zozketaren irabaziak gure ikasle txikientzako materialaren erosketan inbertituko zirela aipatu genuen. Lerro hauen bitartez jakin, aurreko hilean hori gauzatu dugula psikomotrizitatea lantzeko bloke berriak erosiz. Dagoeneko geletan dituzte eta erabiltzeko prest. Mila esker horretan lagundu duzuen guztioi, denon artean errazagoa baita.

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute