Skip to main content

Agenda 2030ak eragindako ekimen sortari ekinez

Azken egunotan burutzen ari gara agenda 2030eko BASOA gaiari dagokion lanketa DBHko maila desberdinetan. Gure ikasleak Anoeta inguruko basoak aztertzen aritu dira, eta beren egungo egoeraz jabetzeko lanketak egiten aritu dira.

  • DBH 1-2: Anoeta inguruko basoaren ezagutzarako irteerak.
  • DBH 3:: Herritarrek basoarekin duten lotura/ezagutza informazio bilketa, galdetegi bidez
  • DBH 4: proposamena Aste Santuak aurretik Fraisoroko lanbide eskolara irteera egitea da.

Jasangarritasunari tokia eman nahi diogu Ikastolan eta gure ikasleengan kontzientzia hori piztu eta sendotu ere bai.

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .