Skip to main content

Korrika 22 badator!

Euskara elkarteko kideak aurtengo Korrika antolatzen hasi dira dagoeneko. Ikastolan egingo ditugun ekintzak prestatzeaz gain, herriari begira ere zein ekarpen egingo duten pentsatzen hasi dira, eta horreratako, Iratxulo Euskara Taldeko kide den Ane Urkolaren bisita izan dute. Gogoratu apirilaren 8an, goizez,  Anoeta eta Iruratik pasako dela Korrika!!

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute