Skip to main content

Iparraldean ere, azterketak euskaraz !

Dakizuen moduan, gaurko egunean zehar elkarretaratzeak deitu dira Ikastolen Elkarteko ikastola sare osoan. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, ANOETAKO HERRI IKASTOLAko guraso, langile eta hainbat euskaltzale Ikastolaren aterpean bildu gara Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde. Ikastolen kolektiboak ezinbestean aurre egin behar diolako eskubide urraketa honi, Ikastolak eta Anoetako herriak ere bat egin nahi izan du ekimenarekin. Animo eta eutsi!!!

  
 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .