Skip to main content

Ikastolan KORRIKAren materiala salgai

Gaur arratsaldean, 16:30etik aurrera, Korrikako materiala salgai jarri dugu Ikastolako atarian eta Euskara Elkarteko ikasleak aritu dira bertan lanean. Martxoaren 31n abiatuko da aurten Korrika Amurriotik eta ekintza aurrera eraman ahal izateko diru-iturrietako bat bertako produktuak saltzea izaten da. Ikastolan ere gure ekarpena egin nahi izan dugu eta guraso, irakasle nahiz ikasleek euren arropak edo osagarriak erosteko aukera izan dute. Eskerrik asko bertan erostera animatu zareten guztioi!

     

 

 

 

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .