Skip to main content

Balegur erakusketara bisita

Anoetako Herri Ikastolako LH3-4-5 eta 6ko ikasleek bertatik bertara ikusi zituzten egur berreskuratuz egindako artelanak Tolosako Aranburu jauregian. 2012an abiatutako egitasmoa da BALEGUR, balea eta egurra hitzak uztartuz, hondartzara iritsitako egur hondakinekin osatutako baleak egitean datzana. Ikasleek berreskuratutako materialekin bolumena landuko dute orain Ikastolan. 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .