Ikastolako maila guztietan aurtengo Inauteriak ere ospatuko ditugu. Aurreko ikasturtean egin genuen modura, LANBIDEAK gaiaren inguruan ikasle eta irakasleek gelak atondu, mozorrotu, musikaren bitartez koreografiak prestatuko ditugu eta goiza hori ahalik eta alaien igaroko dugu. Ostegun Gizena ospatzeko, gurean ohikoak diren txistorra eta halal ogitartekoek ere bere tokia izango dute. Badakizue, arropak, pelukak, turutak, ... atera eta ea aurtengo festa txukun ospatzen dugun!
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.