Skip to main content

Ikastola eraldaketan murgilduta

Ohiko bihurtzen ari dira azken urte hauetan hezkuntzaren eta gure eguneroko praktiken inguruko hausnarketa saioak Anoetako Herri ikastolan. Asteazkenean Reimagine Education Lab taldeko kideak klaustro osoarekin bildu ziren eraldaketa honen inguruko gako ezberdinetan sakontzeko: pertsona erdigunean jartzeak zer suposatzen duen, ebaluazioa, barneratuak ditugun sinesmen edo markoen gainditzea, ... 

Ostegunean berriz, etorkizuneko geletan aurrera eraman nahiko genituzkeen esperientziak bizi ahal izan zituen klaustroak, ikasleak baliran bi taldeetan banatuta. Nolakoa izan daiteke eguneroko jarduna, helburu bezala pertsonaren garapena integrala oinarri duen ikas-irakaskuntzan?

Hurrengo saioak maiatzean izango ditugu. Bitartean eraldaketaren talde motorrak (aurten 9 kidez osatua) lanean jarraituko du, pausuz pausu, irudikatu eta amestu dugun ikastola egunez egun egi eginez.

  

  

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .