Skip to main content

XXI. mendeko hezkuntzaren inguruan hausnartzen

Azken urteetan Ikastolan egiten ari garen eraldaketa prozesuan aholkulari ditugun Reimagine Education Lab teldeko kideak Anoetan izango ditugu datorren astean.

Gurekin lanean izango direnez,  familiekin egoteko saio bat antolatu dugu Ikastola egiten ari den eraldaketa bidea hobeto ulertzeko. Xavier Aragay eta Jonquera Arnó izango dira familiei zuzendutako hitzaldia gidatuko dutenak,  “La escuela en el siglo XXI, funciones y retos” lelopean. Saioa Anoetako Mikelasagasti Auditorioan izango da otsailaren 9an, asteazkenean, 15:15etik 16:45era.

Hitzaldira etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, animatu!

OHARRA: kontuan izan aforoa dela eta aldez aurretik izena eman beharko dela, otsailaren 7a baino lehenago, komunikatu honi erantzunez (edo Ikastolako idazkaritzan).

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .