Skip to main content

Kanpainari amaiera eman diogu

Tolosaldea Sahararekin elkartearekin elkarlanean Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko janari eta bestelako materiala biltzeko kanpainari amaiera eman diogu gaur. Kaxa pila bete ditugu denon artean, eskerrik asko guztioi!!

Kanpainaren aitzakiarekin lanketa desberdinak egin dituzte ikasleek, adinaren arabera:

  • LH 12-3 mailetako ikasleek "Eman lata" bideoa ikusi dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots kanpalekuetan egon zireneko bideoa. 

Bideoak inspiratuta edo, elkartasun keinua egin nahi izan dute ikasleek, eta marrazkitxoekin apaindutako latak ere jaso ditugu!

  • LH 4-5-6 mailetako ikasleek Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide bat izan dute gelan aurrez aurre, "mezuak hodeietan" ekimenaren bideoa elkarrekin ikusi eta Saharako haurrek hango eskolan idatzitako mezuak ekarri eta banatu zizkien. Elkarteko kide honek eman zien ikasleei material bilketaren kanpainaren berri.
  • DBHn, berriz, Mendebaleko Sahararen egoeraren inguruko bideo bat ikusi zuten Gizarte arloan, Sahara espainiar kolonia izatetik marokoarrek okupatu eta sahararrak errefuxiatu kanpalekuetan nola amaitu duten azaltzen duena.

Datorren astean Tolosaldea Sahararekin elkartekoek bildu dugun materiala jasoko dute. Trukean, 8-12 urte bitarteko ikasleentzako postalak ekarriko dizkigute. Mila esker!!

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .