Skip to main content

Euskarari bultzada eman nahian LH2. mailan aritu gara

Anoetako Herri Ikastolak eta UEMAk elkarrekin tailer bat antolatu dugu, urtarrilaren 19an, 16:00etatik 17:00etara, LH2ko ikasleei zuzenduta. Proiektu honen helburua gurasoek eta haurrek elkarrekin hizkuntzaren inguruan hausnartzea da. Horretarako, haurrek lanketa bat egin dute gelan UEMAko teknikariarekin eta ondoren lanketa horren ondorioak gurasoei helarazi zaizkie bideo baten bidez. Etxean, ikastolan edo kalean euskarari eman diezazkiokegun aukera berriei buruz hausnartu dute.

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .