Skip to main content

Ikastolaren Ohiko Asanblada izan zen atzo iluntzean

Atzoko egunez, Anoetako Herri Ikastolak Ohiko Batzarra gauzatu zuen. Ikastolako zuzendariak eta lehendakariak eraman zuten aurrera. Honako gaiak landu ziren: 2020-2021 ekitaldiko jarduera ekonomikoari oniritzia; hurrengo lau ikasturteetako plan estrategikoaren aurkezpena eta onespena, eta berritasun modura, Anoetako Herri Ikastolak Guraso Kooperatiba izatetik Kooperatiba Integrala izateko onarpena. Anoetako Udalari eta batzorde ezberdinetan lanean aritutako gurasoei eskerrak eman zitzaizkien.

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .