Skip to main content

Azaroaren 25ean Ikastolan izan dira hainbat ekimen

Atzoko egunez, Nazioarteko emakumeen kontrako indarkeria sexistaren errebeindikazioak aitzakia eman zigun gurean hainbat ekimen antolatzeko. LHkoek bertan egindako bideoklipa ikusi zuten eta PAUSSOA  programak proposatutako dinamika aurrera eraman zuten. DBHkoek beraiek sortu eta gauzatu zuten bideoklipaz gain, Volar dokumentala ikusi eta hausnarketarako aukeraz baliatu zuten.

Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz
Ekintza
Ikasturte bukaera honetan, HHkoek eguraldia lagun izan dutela, aukera ezinhobea izan dute ur jolasetan aritzeko