Skip to main content

Ikasturte honetan ere HHn kalejira martxan

Euskal kantak, dantzak, koreofrafiak, une atseginak pasa, taldekidetza, ... da hainbat ostiraletan kalejiren bitartez gauzatzen dena Haur Hezkuntzan. Ikastolako bi irakasleen laguntzarekin giro aparta sortzen da Ikastolako beheko mailetan. Aurreko ikasturtean hasitako ekimena da eta arrakastatsua gertatu zenez, ikasturte honetan ere aurrera eramatea pentsatu dugu. 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .