Skip to main content

Alkoholiko Anonimoen bisita izan dugu ikastolan

Ikastolan burutzen dugun prebentzio lanketan gaur alkoholaren aurpegi gogorrenaren berri izan dute gure ikasleek. Bi izan dira gure Ikastolara etorri diren Akoholiko Anonimoen ordezkariak. Beraien bizipenak, alkoholarekiko izandako dependentziak sortutako zama, zulo horretatik ateratzeko izandako laguntzak eta beraien erabaki pertsonalaren garrantzia izan dira jorratutako gaiak. DBH4. mailako ikasleek prestatutako galderei atentzio handiz erantzun die. Lerro hauetatik gure eskerrak bi ordezkariei.

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .