Skip to main content

Eskola Agenda 2030 berritua

2021-2022 ikasturtea, Eskola Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030 erako trantsiziorako 2. urtea eta azkena izango da. Aurreko ikasturtean Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruan trebatzen ibili ondoren, aurtengoan GIH horietako bati hurbilduko gatzaizkio herri diagnostikoaren atala lantzeko, hain zuzen ere 15. helburua izango da lan ildoa: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA.

Ikusi bideoa

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .